Bideo-joko bat edo film bat ona begitantzen jakunean, behin baino gehiagotan esan izan dogu "ez dago bape txarto" esaldien modukorik. Bada, halako esamoduak ohikoak dira bizkaieraz. Horren adibide da "atzo goizekoa": gauza bati zahar-zaharra deritzogunean, izan gure aitite-amamen erretraturen bat, etxeko ganbaran topau dogun idazmakina edo inork ilusinoz oparitu deuskun alkandorea, orduan esan geinke hori gauzaori "atzo goizekoa" dala. Esamodua ironikoa da. Honen parekoak dira "Garizumea baino zaharragoa" edo "Matusalenek lehenengo burukomina izan eban egunekoa", azken bi honeek ironikoak ez badira be.
"-Amamak bere ezkontzako soinekoa emon deust, inoiz erabiliko dodalakoan...
- Atzo goizekoa izango zan ba!"
bizkaieraz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bizkaieraz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014/03/12
2013/10/11
TAKETA LEZ
Taketa gauza ezaguna da Bizkaiko paisaietan; teilatu gorri eta horma zuriko baserrien inguruetako larre berde batetik bestera muga egiten daben egurrezko ezpal handiak dira taketak. Alde batetik punta zorrotza daukie, lurrean sartu eta artez parau daitezan. Taketak, beraz, beti dagoz zutunik, beti dagoz "betiko lez". Bizkaian, orduan, gauza arrunta da inork galdetu ezkero zelan zabizen, taketa lez erantzutea. Horrek esan gura dau ondo gabizala, betiko lez, taket bat larre batean egongo zan lez. Hori bai, betiko lez ibiltzea ona dan neurrian, "taketa lez" erantzunak gero eta esangura positiboagoa hartu dau, taketa lez dabilena, "itzel" edo "edarto batean" dabilena balitz lez.
2013/09/27
bizkaiera.biz
EKILIKUA
Oraingoan buruketa bat toketan da:
"Tren batek Bilbotik urteten dau goizeko hamarretan hirurogei kilometro orduko abiadurean. Beste tren batek Donostiatik urteten dau goizeko hamarretan be berrogei kilometro orduko abiadurean. Bilbotik Donostiara ehun kilometro zehatz egongo balira, zein ordutan alkartuko dira tren biak?"
Zeure erantzuna ez bada goizeko hamaiketan, ez dozu erantzuna asmatu; baina hori berori etorri bajatzu burura, ez harritu irakasle batek "ekilikua" erantzuten badeutsu ordua esan eta berehala!
"Ekilikua" bizkaierearen esakune ezaguna da; latinetik ei dator, eta galdera baten erantzuna edo lagunak dinoena asmatzen dogunean esaten jaku, bete-betean asmatu dogula adierazoteko.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)