2013/10/18

EUSKARA froga 1-2 gaiak

Hemen dituzue asteleheneko azterketa prestatzeko lagungarri izango zaizkizuen jokoak. Gogoan izan laburpenak EUSKARA orrialdean dituzuela eta ez ahaztu koadernoko ariketak ere egin behar dituzuela.


2013/10/14

MADARIAGA DORRETXEA

Gaur Urdaibain eman dugu goiza. Bertako paduran zehar ibilbidea egin, hegaztiak ikusi eta Madariaga dorretxean bisita laburra egin dugu. 
Asko gustatu zaigu eta biodibertsitatea zer den hobeto ulertu dugu.

Madariaga dorretxea on PhotoPeach

2013/10/11

TAKETA LEZ

Taketa gauza ezaguna da Bizkaiko paisaietan; teilatu gorri eta horma zuriko baserrien inguruetako larre berde batetik bestera muga egiten daben egurrezko ezpal handiak dira taketak. Alde batetik punta zorrotza daukie, lurrean sartu eta artez parau daitezan. Taketak, beraz, beti dagoz zutunik, beti dagoz "betiko lez". Bizkaian, orduan, gauza arrunta da inork galdetu ezkero zelan zabizen, taketa lez erantzutea. Horrek esan gura dau ondo gabizala, betiko lez, taket bat larre batean egongo zan lez. Hori bai, betiko lez ibiltzea ona dan neurrian, "taketa lez" erantzunak gero eta esangura positiboagoa hartu dau, taketa lez dabilena, "itzel" edo "edarto batean" dabilena balitz lez.

INGURUNE - EUROPA