2016/12/05

euskal egun kulturala pausoz pauso



ONCEk antolatu duen Hitz egin dezagun Bullying-az izeneko kartel lehiaketan parte hartzeko 12 proposamen egin ditugu eta bozketaren bitartez gure gelakoa aukeratu dugu.



KARAOKEAN abestu egin dugu eta TXISTE LEHIAKETAren finalean parte hartu dugu.



Arratsaldean XAKE finala jokatu da Arto Nagusian eta bitartean BERBODROMOAn aritu gara gelan:



Eta bukatzeko TXOKOLATADA eta maniki challenge





abenduko kanta

2016/09/19

IKASTURTE BERRIA

Ongi etorri Isabel, Ainhize, Irene, June, Lukas, Unai B, Mikel B, Unai C, Iban, Lander, Uxue, Maren,  Paule, Ane, Gaizka, Mikel L, Naia, Gabriel,Mikel M, Marina, Haritz, Eriz, Pablo, Jon Ander, Adirane eta Irati!
Gaurtik aurrera zuen BLOGa da hau. Neu bezain gustura egongo zaretelakoan...

2016/06/17

UDAKO LANAK

Hona hemen udan zehar egin beharrekoak:

klikatu hemen

Beste libururen baten berri nahi izanez gero, hementxe Tolosako liburutegiak aurten gomendatu dituenak:
LH 3. zikloa 
DBH 12 urtetik gora
 




















2016/04/25

Zentzumenak

Hemen duzue "Zentzumenak" gaiaren errepasoa egiteko oso aurkezpen interesgarria. Mila esker Izadi!


2016/04/13

GARRAFA mantekaue eta granizaue

Orozkotik etorri dira Iñaki Manzarbeitia eta lagunak garrafa nola egiten den azaltzera. Gorbeia aldean elurra pilatzen den zuloei esker urte osoan edukitzen zuten izotza garai batean. Hori aprobetxatuz, aspalditik hasi ziren granizauak eta mantekauak egiten garrafa berezi bat erabiliz.
Nola egin ikusteaz gain, dastatu ere egin dugu. Gozo baino gozoago egon dira biak!!!




20160413_131721 (1).JPG
20160413_131619 (1).JPG
20160413_131249 (1).JPG
20160413_132649.JPG
20160413_132721.JPG
20160413_132717.JPG
20160413_132639.JPG

50. urteurreneko ospakizunak

Lauroko artelanak

Duela 50 urte, Lauro txikerra baserria zegoen eremuan LAURO IKASTOLAko lehen eraikina altxatu zenean, hainbat artelan dohaintzan eman zituzten proiektuarekin bat egin nahi izan zuten artistek zein familiek.

Hauek dira haietariko batzuk:


2016/01/19

hotel california

Glenn Frey, EAGLES taldeko abeslaria hil egin da. Ziurrenik hau izan zen haien kantarik ezagunena