Taketa gauza ezaguna da Bizkaiko paisaietan; teilatu gorri eta horma zuriko baserrien inguruetako larre berde batetik bestera muga egiten daben egurrezko ezpal handiak dira taketak. Alde batetik punta zorrotza daukie, lurrean sartu eta artez parau daitezan. Taketak, beraz, beti dagoz zutunik, beti dagoz "betiko lez". Bizkaian, orduan, gauza arrunta da inork galdetu ezkero zelan zabizen, taketa lez erantzutea. Horrek esan gura dau ondo gabizala, betiko lez, taket bat larre batean egongo zan lez. Hori bai, betiko lez ibiltzea ona dan neurrian, "taketa lez" erantzunak gero eta esangura positiboagoa hartu dau, taketa lez dabilena, "itzel" edo "edarto batean" dabilena balitz lez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina