ARNAS APARATUA
Arnas aparatuaren zatiak
Sudur hobiak: airea gure gorputzean sartzeko eta ateratzeko hobiak dira.
Faringea: digestio aparatuaren eta arnasa aparatuaren osagaia da. Airea sudur hobietatik biriketara eramaten du.
Laringea: faringea eta trakea lotzen dituen hodia da. Barruan ahots kordak ditu (airea igarotzean bibratu eta ahotsa sortzen duten bi muskulu).
Trakea bronkio izeneko bi hoditan banatutako hodia da.
Bronkioak biriketara iristen diren bi hodi dira. Biriketan bronkiolo izeneko hodi txikiagotan adarkatzen dira. Bronkioen bidez airea biriketan sartu eta irten egiten da.
Birikak arrosa koloreko bi organo arol dira. Birika bakoitzaren barruan bronkioloen muturretan, birika albeolo izeneko zakutxo moduko batzuk daude.
Arnasketa prozesua
- Arnasketaren xedea oxigenoa zeluletara iristea da eta era berean zelulek sortu duten karbono dioxidoa (CO2) kanporatzea.
- Arnasketaren mugimenduak arnasgora eta arnasbehera, gure biriketan airea sartzeko eta irteteko mugimenduak dira.
- Gasen trukea birika albeoloetan gertatzen da; hartzen dugun airearen oxigenoa odolera doa eta odolak daraman karbono dioxidoa kanporatu egiten da.
DIGESTIO PROZESUA
helburu
nagusia: elikagaiak mantenugai
bihurtzea.
prozesua:
1.-
AHOAN elikagaiak mastekatu eta txikitu egiten dira hortz-haginen
bidez. MIHIAK listu gurinek sortzen duten listuarekin nahasten ditu
elikagaiak, eta elikadura BOLOA sortzen da.
Elikadura
boloa FARINGEAN eta HESTEGORRIAN behera URDAILERA heltzen da.
2.-
Urdailean elikadura boloa URIN GASTRIKOEKIN nahasten da eta
urdailaren mugimenduei esker, KIMO (substantzia oretsua) bihurtzen
da.
3.-
HESTE MEHARREAN, kimoa pankreako urinekin, behazunarekin eta heste
urinekin nahasten da eta KILOA sortzen da (substantzia likidoa).
HESTE MEHARREAN mantenugaiak xurgatzen dira, odolera iristen dira,
eta odolak gure gorputzeko zelula guztietara eramaten ditu.
HESTE
LODIAK gure gorputzak aprobetxatu ez dituen substantziak
bildu
eta GOROZKI bihurtzen ditu. Gorozkiak UZKItik kanporatzen dira.
Prozesu
horretan parte hartzen duten guruinak:
GURUINA
|
Jariatzen
duen SUBSTANTZIA
|
KOKALEKUA
|
Listu guruinak |
listua
|
ahoan
|
Urdail guruinak |
urin
gastrikoak
|
urdaila
|
Heste guruinak |
heste
urinak
|
hestea
|
pankrea |
pankreako
urinak
|
hestea
|
gibela |
behazuna
|
hestea
|
1. GAIA
IZAKI
BIZIDUNAK
ZELULAREN
FUNTZIOAK:
- NUTRIZIOA: ura eta elikagaiak lortzen ditu eta hondakinak kanporatu.
- ERLAZIOA: inguruan gertatzen diren aldaketak antzematen ditu.
- UGALKETA: zelula zatitu eta zelula amaren ezaugarri berdinak dituen zelula umea sortzen da.
ZELULAREN
ZATIAK:
- MINTZA: zelula inguratzen duen geruza. Babestu egiten du. Elikagaiak sartzea eta hondakinak kanporatzea ahalbidetzen du.
- NUKLEOA: zelularen garuna da. Funtzionamendua zuzentzen du.
- ZITOPLASMA: mintza eta nukleoaren artean dagoen substantzia da. Bertan organuluak daude.
- ORGANULUAK: era askotakoak dira, betetzen duten funtzioaren arabera.
ORGANISMOAK:
- ZELULABAKARRAK:
- Zelula bakarrez osatuta daude.
- Mikroskopiotik baino ezin dira ikusi.
- Luzangak, borobilak.. izan daitezke.
- Uretan zein lehorrean bizi daitezke.
- Flagelo izeneko egitura luzanga baten bidez mugitu daitezke.
- Bakterioak, alga eta onddo batzuk.
- ZELULANIZTUNAK:
- Zelula batez baino gehiagoz osatuta daude.
- Batzuk milioka zelula dituzte.
IZAKI
ZELULANITZEN ANTOLAKETA
- Muskulu zelulek – muskulu ehuna sortzen dute ›mugimenduaz arduratu
- Nerbio zelulek – nerbio ehuna › estimuluak jaso eta erantzunak eman
- Zelula epitelialek – ehun epiteliala › gainazala estali
- Hezur zelulek – hezur ehuna › eskeletoari sendotasuna eman
IZAKI
BIZIDUNEN SAILKAPENA
- ANIMALIAK
- ORNODUNAK
- HEGAZTIAK
- ANFIBIOAK
- ARRAINAK
- NARRASTIAK
- UGAZTUNAK
- ORNOGABEAK
- ARTROPODOAK
- MOLUSKUAK
- EKINODERMATUAK
- ANELIDOAK
- KNIDARIOAK
- PORIFEROAK
- LANDAREAK
- FANEROGAMOAK: loreak dituztenak
- KRIPTOGAMOAK: lorerik gabeak
- ONDDOAK
- ZELULABAKARRAK:legamiak
- ZELULANIZTUNAK:perretxikoak
- PROTISTOAK
- ALGAK: haien elikagaia sortzeko gauza dira.
- PROTOZOOAK: beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira (parasitoak)
- MONEROAK:
- Zelulabakarrak dira.
- Lurreko inguru guztietan bizi dira.
- Bakterioak.
Oso nodo digo ikasteko
ErantzunEzabatubai oso ondo dago ikasteko
ErantzunEzabatuona da ikasteko
ErantzunEzabatuondo jakiten ez baduzu eskema begiratu
ErantzunEzabatuoso ondo ez badakizu hemen ikasi ahal duzu
ErantzunEzabatu