Aurtengo Ibilaldiaren leloa, “HARRO IBILI” dugu eta lelo honekin euskal gizarteari,
enpresei eta ikastolako ikasle ohiei, gaur eguneko ikasleei eta
etorkizuneko ikasleei zera esan nahi die:
- HARRO IBILI, kalitatezko lanbide heziketa batean eta euskaraz ikasi / ikasiko dutelako eta beraien itxaropenak bete / beteko dituztelako.
- HARRO IBILI, euskara lanpostura eramateko gai izan direlako eta izango direlako. Langile euskaldunen HARROBIA sustatu nahi dugulako.
- HARRO IBILI, Euskal herriko enpresek beren beharrei erantzuten dien lanbide-heziketa dutelako Euskal herrian, Bizkaian eta HARROBIAN.
- HARRO IBILI, oraindik asko hobetu beharrean delako baina IBILIZ egiteko indarra dagoelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina