2015/04/29

HERRI URRATS 2015

IBILALDIA Bizkaiko ikastolen jaia dela jakina da, baina maiatzaren 10ean, Iparraldeko ikastolek haien jai handia ospatuko dute Senperen, aintziraren inguruan, urtero bezala.
Aurtengo kantaren protagonistak Willis Drummond taldea eta Niko Etxart abeslaria. Helburua: Ziburuko ikastolak eraikin berria egin ahal izatea. Atxik ikastola!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina