ADOLFO SUAREZ
Adolfo Suárez González, Ávilan, Espainian, 1932ko Irailaren 25ean jaio zen eta 2014ko martxoaren 23an hil zen Madrilen. Politikaria izan zen, 1976tik 1981era izan zen gobernuburua. Zuzenbidea ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetan, hainbat kargu garrantzitsu izan zituen frankismoaren barnean. Besteak beste, gobernadore zibil eta Movimiento Nacional delakoaren idazkaria izan zen. 1976ko uztailean, Franco hil ondorengo lehen gobernuan Carlos Arias Navarrok presidente kargua utzi zuenean, Joan Karlos I.ak Suárez izendatu zuen gobernuburu, Espainia demokraziarantz bidera zezan. Urte hartan bertan onartu zen Suárezek bultzatutako Politika Erreformarako Legea. 1981ean dimisioa eman eta Leopoldo Calvo Sotelok hartu zuen lehendakaritza. 1982an CDS alderdia sortu eta harekin aurkeztu zen 1982, 1986 eta 1989ko hauteskundeetara. 1991an politika guztiz utzi zuen.
1993az geroztik Alzeheimer gaixotasuna pairatu zuen.Bideoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina