2014/02/12

GAURKO BITXIKERIA

GEPARDOA
Gepardoa felidoen familiako ugaztuna da, guztietan azkarrena. Bere bizilekua Afrikan dago, baina ehiza dela eta geroz eta gutxiago geratzen dira. Gepardoa, puma, leopardoa,  karakalak eta katu urreztatuak  familia berekoak ziren baina gepardoa duela urte gutxi indibidualizatu zuten. Animalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da urteetan zehar.  Amerika iparraldean, gepardoen oinatzak aurkitu dira eta Txina, Europan eta Indian, gepardo erraldoi baten hezurrak aurkitu dituzten arren, gaur egun Afrikan bakarrik bizi da. Gepardoak ez du gauez ehizatzen egunez baizik. Bere ehiztaldiak oso luzeak izan ohi dira, lehenengo harri edo mendate txiki batean igota beraien ehiza ikustatzen dute momentua heldu dela erabaki arte. Orduan pixkanaka-pixkanaka hurbildu eta bat-batean korrika hasten dira ehizaren atzetik, 100 km/h abiadura hartuz. Gazelak eta zebrak dira gehienbat ehizatzen dituzten animaliak.http://www.youtube.com/watch?v=QwT1FW-8FMY

ANDONI ARKOTXA

1 iruzkin:

  1. Geopardoak animalia oso azkarrak dira 110km orduko hartu dezakete.

    ErantzunEzabatu