“CHILENA”, EUSKALDUN BATEK SORTUA
Ramon Unzaga Aslak, euskaldun jatorria duen gizon batek sortu zuen football munduan famatua den “Chilena”.
Ramon Bilbon jaio zen eta 12 urte zituenean bere gurasoekin Txilera bizitzera joan zen. 1912an, 18 urte zituela eta ikasketak amaitu ondoren, kirol talde batek fitxatu eta futbolista bezala aritu zen. 1914.urtean, Unzagak, El Morro estadioan bere lehen jokaldi ikusgarria egin zuen. Bere gorputza indar eta erabaki guztiarekin airera jaurti eta hankekin artazi itxurako mugimendu baten bidez pelota jo zuen. Harmailetan zeuden zaleek ikusi zutenean, mugimendu berezi horri “Chilena” deitu zioten.
Lide Mendibelzua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina