2017/11/08

Herri-olerkiak MATALAZ

Bernard Goienetxe,  Matalaz ezizenaz ezaguna (Mitikile, Zuberoa, ? – Maule, Zuberoa, 1661eko azaroaren 8a) Bordelen ikasi zuen apaiza izan zen, Zuberoako herritar xeheek nobleen aurka egindako altxamendu baten buru. Bere jaioterriko erretore zela antolatu zuen matxinada; nekazarien eta Frantziako Armadaren arteko borroken ondoren, matxinadak ez zuen aurrera egin. Horren ondorioak izan ziren zuberotarren foru eta eskubideak murriztea eta bertako nobleziaren boterea sendotzea. Lextarreko plazan burua moztu eta gero, burua herriko sarreran zintzilikatu zuten, herriaren eskarmenturako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina