Astelehenean amaitutako POIaren ostean, proposatutako ideia sortzaileetako bat aurrera eramatea erabaki dugu. Martxan dago "pultsera magikoa".
Euskaraz hitz egiten lagunduko digu. Egon ziur!
(eta ez dagoenak ez dezala besteen gogoa zapuztu, arren)
2017/11/29
2017/11/28
MUSIKA TRESNEN ERAKUSKETA
Gaurko musika saioan musika tresnen erakusketan egon gara. Tresna ezberdinen ezaugarriak komentatu ditugu eta ondoren, Ikerrek prestatutako site-ean hainbat bitxikeri irakurri ahal izan ditugu QR kodea erabiliz.
2017/11/27
SANTA ZEZILIA, musikarien eguna
Azaroaren 22an Xexiliren egun ospatzen da urtero. Musikarien zaindaria denez, ikastolatik kanpo musika ikasten duten ikasleek emanaldia eskaini ziguten besteoi.
GURASOAK ikastolan
Azken bi asteotan gurasoak izan ditugu ikastolan haien lanen berri ematen. Duela bi aste, banku baten funtzionamenduaren zehaztapen guztiak eman zizkiguten Nagorek eta Ziortzak. Joan den asteazkenean, berriz, Garikoitzek, Florenek eta Isuskok suhiltzaileek dituzten zeregin ezberdinak azaldu eta sua ekiditeko gure esku dauden hainbat aholku eman ziguten.
2017/11/22
2017/11/21
2017/11/17
2017/11/16
2017/11/08
Herri-olerkiak MATALAZ
Bernard Goienetxe, Matalaz ezizenaz ezaguna (Mitikile, Zuberoa, ? – Maule, Zuberoa, 1661eko azaroaren 8a) Bordelen ikasi zuen apaiza izan zen, Zuberoako herritar xeheek nobleen aurka egindako altxamendu baten buru. Bere jaioterriko erretore zela antolatu zuen matxinada; nekazarien eta Frantziako Armadaren arteko borroken ondoren, matxinadak ez zuen aurrera egin. Horren ondorioak izan ziren zuberotarren foru eta eskubideak murriztea eta bertako nobleziaren boterea sendotzea. Lextarreko plazan burua moztu eta gero, burua herriko sarreran zintzilikatu zuten, herriaren eskarmenturako.
2017/11/06
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)