Bilbo, 2013ko irailaren 11an, Miren Josune Ariztondo Kultura diputatuak eta David Latxaga Amorebietako alkateak "BOSTEKO 2013" erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu dute. Arratsaldean irekiko zen jendearentzat Amorebietan. Urtero bezala, euskal artisten obra garaikideak bilduko ditu, Bizkaiko zenbait udalerritan ikusi ahalko direnak.
Edizio honetan, Bizkaiko arte plastiko eta bisualen eremuan indarrez sartu diren artista gazteen proposamenak aurkeztuko dituzte.
Oso sortzaile ezberdinak dira, erakusketa honetan fikzioen irudikapenaren inguruan biltzen direnak. Hiruek oso "FIKZIO" ezberdinak erakusten dituzte, ikuspegi askotatik eta hainbat modutan.
Oraingo honetan egin dituzten azken lanetako batzuk erakusten dituzte."BOSTEKO 2013" erakusketa koordinatua da, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak diruz lagundua. Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxoko Udaletako kulturako arduradunen lankidetzari esker antolatzen da. Izaera ibiltaria dauka. 1998. urtetik hamaseigarren urtez segidan, arte garaikidea Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietara hurbiltzen du.
Eider eta Lide
Oso ondo egin duzue
ErantzunEzabatu