EKILIKUA
Oraingoan buruketa bat toketan da:
"Tren batek Bilbotik urteten dau goizeko hamarretan hirurogei kilometro orduko abiadurean. Beste tren batek Donostiatik urteten dau goizeko hamarretan be berrogei kilometro orduko abiadurean. Bilbotik Donostiara ehun kilometro zehatz egongo balira, zein ordutan alkartuko dira tren biak?"
Zeure erantzuna ez bada goizeko hamaiketan, ez dozu erantzuna asmatu; baina hori berori etorri bajatzu burura, ez harritu irakasle batek "ekilikua" erantzuten badeutsu ordua esan eta berehala!
"Ekilikua" bizkaierearen esakune ezaguna da; latinetik ei dator, eta galdera baten erantzuna edo lagunak dinoena asmatzen dogunean esaten jaku, bete-betean asmatu dogula adierazoteko.
2013/09/27
2013/09/26
Zumaiak eta Hondarribiak irabazi dute Kontxako bandera
Uretan erakutsitako lehia ederra desitxuratu zuen polemikak Kontxako banderaren gizonezkoen estropadako bigarren jardunaldian.Itsasoan, lehen jardunaldia erdietsitako garaipena errepikatu zuen atso Urdaibaik,Hondarribiaren kalean zegoela, bi traineruen palek elkar jo zuten lau aldiz. Lehia estua eta ederra izan zuten.
Uretako epaileak eta lehorrekoak ontzat eman zuten estropada, baina helegitea aurkeztu zuen Hondarribiak. Luze jo zuen epaileen erabakiak, eta berotuz joan zen bi traineruen arteko giroa. Azkenean, Bermeokoak kanporatu zituzten epaileek, eta Hondarribiara joan zen bandera.
Ibon eta Urko
INDEPENDENTZIARI HELTZEKO ESKUA ALTXATU DU KATALUNIAK
Urte beteren buruan, ekitaldi historikoa egin dute berriz ere Katalunian.
Kataluniak independentzia lortu nahi du, horregatik mundu osoari erakutsi egin nahi dio.
400 kilometroko gizaki kate erraldoia antolatu zuen ANC biltzar nazional Katalanak.
Eta arrakasta erabatekoa izan da. Ehunka mila lagunek bat egin zuten deialdira eta hutsunerik edo etenik ez zen ikusi ibilbide osoan zehar.
Handik ordu gutxira, Generalitateko Barne Sailak lehen datuak eman zituen: 1.600.000 manifestari ibilbide osoan, eta 500.000 lagun Bartzelonan bakarrik.
Ezinezkoa zirudien arren, iazko manifestazioak bildutako jendetza gainditzea lortu zuen ANC.Gorka eta Ander
2013/09/25
2013/09/23
ALDUNDIAK “BOSTEKO 2013” ERAKUSKETAREN XVI. EDIZIOA AURKEZTU DU
Bilbo, 2013ko irailaren 11an, Miren Josune Ariztondo Kultura diputatuak eta David Latxaga Amorebietako alkateak "BOSTEKO 2013" erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu dute. Arratsaldean irekiko zen jendearentzat Amorebietan. Urtero bezala, euskal artisten obra garaikideak bilduko ditu, Bizkaiko zenbait udalerritan ikusi ahalko direnak.
Edizio honetan, Bizkaiko arte plastiko eta bisualen eremuan indarrez sartu diren artista gazteen proposamenak aurkeztuko dituzte.
Oso sortzaile ezberdinak dira, erakusketa honetan fikzioen irudikapenaren inguruan biltzen direnak. Hiruek oso "FIKZIO" ezberdinak erakusten dituzte, ikuspegi askotatik eta hainbat modutan.
Oraingo honetan egin dituzten azken lanetako batzuk erakusten dituzte."BOSTEKO 2013" erakusketa koordinatua da, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak diruz lagundua. Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Leioa, Basauri eta Getxoko Udaletako kulturako arduradunen lankidetzari esker antolatzen da. Izaera ibiltaria dauka. 1998. urtetik hamaseigarren urtez segidan, arte garaikidea Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietara hurbiltzen du.
Eider eta Lide
2013/09/20
albistea
Gizon batzuk beste gizon bat aurkitu zuten hilda Galdakaon. Gizonak 21 urte zeuzkan eta bakarrik bizi zen. Lanera ez zela joan konturatu ziren lankideak , eta bere familiak etxean ez zegoela abisua eman zion Ertzainari. Ertzainek bilaketa hasi zuten eta hurrengo egunean gizonaren gorpua aukitu zuten Galdakaoko iturri baten ondoan. Iturrian botila eta pastilla asko zeuden. Familiari galdera batzuk egin zizkioten eta bere lagun batzuei ere. Ertzaintzak uste du bere buraz beste egin duela baina ez daude seguru.
Ane C eta Arene
entzun albistea
Ane C eta Arene
entzun albistea
2013/09/18
EUROPAKO MAPA
Ebaluaketa honetan EUROPAKO MAPA ELEKTRONIKOA egingo dugu.
Mapa elektronikoa egiteko ekarri behar den materiala:
- Kartoizko kutxa bat. Neurriak (gutxi gora-behera): luzera 50 cm.,
zabalera 30 cm., altuera 8cm.
- Metalezko koadernagailuak (txikiak eta laburrak).
- Kablea (hari bakarrekoa bada hobe) 10-12 m.
- Bonbilla eta portalanpara txikitxoak.
- Pila zapal bat (petaka).
- Bi larako (klabija).
KLABIJAK
BONBILA TXIKIA
PILA ZAPALA
KUADERNAGAILUAK
Mapa elektronikoa egiteko ekarri behar den materiala:
- Kartoizko kutxa bat. Neurriak (gutxi gora-behera): luzera 50 cm.,
zabalera 30 cm., altuera 8cm.
- Metalezko koadernagailuak (txikiak eta laburrak).
- Kablea (hari bakarrekoa bada hobe) 10-12 m.
- Bonbilla eta portalanpara txikitxoak.
- Pila zapal bat (petaka).
- Bi larako (klabija).
KLABIJAK
BONBILA TXIKIA
PILA ZAPALA
KUADERNAGAILUAK
2013/09/11
ONGI ETORRI 6. mailara
6. mailan gaude jada! DBHtik hurbilago. Gogor lan egin beharko dugu eta prest egon beharko gara gauza berriak ikasteko eta atzean ez gelditzeko.
XABIER, ANE.E, GORKA, URKO ETA EIDER
XABIER, ANE.E, GORKA, URKO ETA EIDER
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)