2012/10/31

PIZZA egiten

Gaur goizean PIZZA egin dugu ikastolan.

Lehenik eta behin legamia baso bat esnetan desegin dugu.


Ondoren, irinarekin nahasten hasi gara.


Orea ondo nahasitakoan, olio apur bat eta gatz apur bat gehitu, bola bat egin eta harrotzen utzi dugu ordubetez.
Orduan, arrabolaren laguntzaz orea zabaldu eta erretiluan jarri dugu.

T
Talde bakoitzak osagaiak aukeratu ditu eta orearen gainean jartzen joan gara.
Lehenengo tomatea ...


...ondoren urdaiazpikoa, atuna ...




olibak, gazta eta oreganoa .





Oso itxura ona zuten pizza guztiek 


 Labean sartu dizkigute sukaldeko langileek 15 minutuz 180 gradutan eta horren ostean zatitu eta jan dugu.




Gozo baino gozoago egon dira.
Orain etxean egiteko moduan gaude. Detailerik ez ahazteko errezeta ere egin dugu.

EGUN BOROBILA izan da.










2012/10/10


ASTEBURUA BURGOSEN

Pasa den asteburuan Atapuercako museo batera joan nintzen nire familiarekin, eta gure espezierik zaharrena ikusi genuen. Gero Coborrubiasera joan ginen, hotel batean lo egin genuen. Covarrubias Erdi Aroko herri bat da eta alboan Mecerreyes dago; nire osaba-izebak han bizi dira. Igandean Burgosera joan ginen Erdi Aroko azoka ikustera. Oso ondo pasatu genuen asteburuan. Anima zaitezte joaten!

2012/10/05

HEGAZTIEN EGUNA

Bihar eta etzi (urriak 6 eta 7), Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatuko da.

ikusi

2012/10/02

ATHLETIC

Lehengoan San Mamesen egon nintzen jokalariekin zelaian. Argazkia atera zidaten eta Aritz Adurizen ondoan egon nintzen. Malagako jokalariak ikusi nituen: Martin Demichelis Iraizozekin egon zen. Arbitroak nire ondotik pasatu ziren eskaileretan nengoenean eta haietako batek ilea igurtzi zidan. Oso ondo pasatu nuen eta belarra zapaltzean hunkitu nintzen. 

egilea: IÑAKI