2012/12/10

Jentilak

Gogoan duzue "Kixmiren etorrera" izeneko ipuina? Bada hementxe duzue jentilei buruzko beste istorio bat. Ea gustuko duzuen ...



Egiaztatu ondo ulertu duzula.

GALDERAK

2012/12/05

Xabierreko Frantzisko

Jai eguna da gaur gurean eta goizean goiz hasi gara ospakizunekin. 
Elegante mozorrotu gara...






Karaokean ondo baino hobeto abestu dugu...



Txiste lehiaketaren finalean ere, gure gelako finalistek primeran egin dute.









Eta bukaera ezin hobea eman diogu egunari TXOKOLATADA MUNDIALAREKIN.

















Egun ederra izan da, benetan, baina ez ahaztu: 
EUSKARA AHOAN eta BIHOTZEAN 













2012/12/03

Euskararen eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
 
 

2012/11/20

Negua joan da ta

EUSKARAREN EGUNA dela eta, kanta bat prestatuko du talde bakoitzak. Guk ZEA MAYSen "Negua joan da ta" aukeratu dugu.
Animo eta ondo ikastera!

2012/11/08

PROBLEMAK 1

Hauek dira gaur egingo ditugun problemak. 
(gogoratu koadernoan egin ahal dituzuela).
Eskerrik asko Txerra!


2012/10/31

PIZZA egiten

Gaur goizean PIZZA egin dugu ikastolan.

Lehenik eta behin legamia baso bat esnetan desegin dugu.


Ondoren, irinarekin nahasten hasi gara.


Orea ondo nahasitakoan, olio apur bat eta gatz apur bat gehitu, bola bat egin eta harrotzen utzi dugu ordubetez.
Orduan, arrabolaren laguntzaz orea zabaldu eta erretiluan jarri dugu.

T
Talde bakoitzak osagaiak aukeratu ditu eta orearen gainean jartzen joan gara.
Lehenengo tomatea ...


...ondoren urdaiazpikoa, atuna ...




olibak, gazta eta oreganoa .





Oso itxura ona zuten pizza guztiek 


 Labean sartu dizkigute sukaldeko langileek 15 minutuz 180 gradutan eta horren ostean zatitu eta jan dugu.




Gozo baino gozoago egon dira.
Orain etxean egiteko moduan gaude. Detailerik ez ahazteko errezeta ere egin dugu.

EGUN BOROBILA izan da.










2012/10/10


ASTEBURUA BURGOSEN

Pasa den asteburuan Atapuercako museo batera joan nintzen nire familiarekin, eta gure espezierik zaharrena ikusi genuen. Gero Coborrubiasera joan ginen, hotel batean lo egin genuen. Covarrubias Erdi Aroko herri bat da eta alboan Mecerreyes dago; nire osaba-izebak han bizi dira. Igandean Burgosera joan ginen Erdi Aroko azoka ikustera. Oso ondo pasatu genuen asteburuan. Anima zaitezte joaten!

2012/10/05

HEGAZTIEN EGUNA

Bihar eta etzi (urriak 6 eta 7), Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatuko da.

ikusi

2012/10/02

ATHLETIC

Lehengoan San Mamesen egon nintzen jokalariekin zelaian. Argazkia atera zidaten eta Aritz Adurizen ondoan egon nintzen. Malagako jokalariak ikusi nituen: Martin Demichelis Iraizozekin egon zen. Arbitroak nire ondotik pasatu ziren eskaileretan nengoenean eta haietako batek ilea igurtzi zidan. Oso ondo pasatu nuen eta belarra zapaltzean hunkitu nintzen. 

egilea: IÑAKI

2012/09/17

NIRE UDA

Kaixo Eider naiz eta Cadizen pasatzen dut uda. Cadizen hilabete erdia ematen dut eta urbanizazio  batean alokatzen dugu etxea.
Hiru urte daramat hara joaten eta beti edo eguzkia hartzen edo igerilekuan egoten naiz.
Eider

SURF IKASTAROA

Bakion nire lagunekin surf ikastaro bat egin nuen eta oso ondo pasatu genuen. Bertan zutik jarrita egotea erakutsi ziguten eta baita taulan biratzera ere. Bertan ikasi dut dakidan guztia.
Ander U

GURE UDA

Gaurtik aurrera aurtengo udan egin ditugun gauzen berri emango dugu. Ea zuen gustukoa den...

2012/09/14

AGURRA


Eider, Leire, Andoni, Amaia, Gorka, Ander B, Ane C, Ane E, Laida, Antxon, Xabi, Martin, Urko, Peio, Lide, Jon, Olatz, Ibon, Jone, Maitena, Enaitz, Arene, Paula, Iñaki., Ander U eta Izaskun gara. Gaurtik aurrera gure kezkak, lanak eta gustuko gauzak hementxe bilduko ditugu.
Denon gozamenerako...