2014/01/08

LIBURU IBILTARIA Ijitoak dauzkat nire etxean. Joxemari Iturralde

 2. Krispuloren kalabazak eta nire antxoilak

Krispulo aurten etorri da ikastolara lehen aldiz. Egun batean  amak Ixidro anaia zaintzeko esan zidan, eta nik, ama etxetik joan orduko, sukaldeko armairua zabaldu eta bost antxoila kaxa jan nituen, egarri nintzenez ardo goxua edan nuen eta ama etxeratu zenean kriston bronka bota zidan eta astebete egon nintzen gaixorik. Ikastolara itzuli nintzenean jakin nuen Krispulo ez zela gehiago etorriko, bere aita Miranda de Ebrora bidali zutelako lanera. 

LIBURU IBILTARIA Ijitoak dauzkat nire etxean. Joxemari Iturralde

1. Bi aldiz mareatu naiz aurtengo honetan.
Uda hastearekin batera, Vetierroko bidea hartu dugu gurasook, Ixidro anaiak, aitonak eta bostok. Autoan mareatu egiten naiz eta birritan egin dut gonbitoka; anaia negarrez eta oihuka aritu izan da bero zelako eta gurasoek haserre bizian egin dute bidaia luzea, baina,denok lasaitu gara VETIERRO 78 KM kartela ikusi orduko.

Urtarrileko kanta