2017/12/21

Oporretako lanak

Oporretan egin beharreko lanak:


- "Izaroko altxorra" irakurri eta fitxa bete.

- "Problemak ebazteko lantegia 6" liburutik:
33. or. 4
34. or. 7,8
35. or. 10,11

2017/12/14

igarkizuna

  • Nola lortu zenbaki hauen guztien artean + - x : zeinuak jarriz, emaitza 100 izatea?

                1   2   3   4   5   6   7   8   9

    • zenbaki guztiak erabili behar dituzu.
    • parentesiak erabil daitezke

2017/12/11

Jon Ander txapeldun!


Jon Anderren agurra

Jon Anderren azken eguna izan zen asteartea. Hamaiketako gozo-gozoa egin genuen bera agurtzeko eta opari "autentikoak" egin genizkion. Hemendik aurrera blog, gmail eta skype bitartez egongo gara kontaktuan beragaz. 
Animo Jonan eta zorte on !!!

hamaiketakoa







opari banaketa















apainketa




2017/12/01

XISTERA PROIEKTUA

Gaur arratsaldean Izaro Arbe markinarra etorri da hitzaldi bat ematera.

Bere kirol-bizitzari eta xisterari buruzko gauzak kontatu dizkigu. Lasaitasunez eta naturaltasunez hitz egin digu, lagunei bezala. Bera 11 urterekin hasi zen zesta puntan jokatzen, bere nebak jolasten zuelako. Orain Jokin profesionala da Estatu Batuetan eta bera buru belarri dabil kirol honetan parte hartu nahi duten neskekin lanean.




Informazio gehiago hemen:

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2521/izaro-arbe-izagirre

EUROPA POLITIKOA birpasatzen

Hemen duzue Europako herrialdeak eta hiriburuak berrikusteko hainbat esteka interesgarri:

Europako herrialdeak 1 

Europako herrialdeak 2


Europako hiriburuak 1

Europako hiriburuak 2