2016/04/25

Zentzumenak

Hemen duzue "Zentzumenak" gaiaren errepasoa egiteko oso aurkezpen interesgarria. Mila esker Izadi!


2016/04/13

GARRAFA mantekaue eta granizaue

Orozkotik etorri dira Iñaki Manzarbeitia eta lagunak garrafa nola egiten den azaltzera. Gorbeia aldean elurra pilatzen den zuloei esker urte osoan edukitzen zuten izotza garai batean. Hori aprobetxatuz, aspalditik hasi ziren granizauak eta mantekauak egiten garrafa berezi bat erabiliz.
Nola egin ikusteaz gain, dastatu ere egin dugu. Gozo baino gozoago egon dira biak!!!




20160413_131721 (1).JPG
20160413_131619 (1).JPG
20160413_131249 (1).JPG
20160413_132649.JPG
20160413_132721.JPG
20160413_132717.JPG
20160413_132639.JPG

50. urteurreneko ospakizunak

Lauroko artelanak

Duela 50 urte, Lauro txikerra baserria zegoen eremuan LAURO IKASTOLAko lehen eraikina altxatu zenean, hainbat artelan dohaintzan eman zituzten proiektuarekin bat egin nahi izan zuten artistek zein familiek.

Hauek dira haietariko batzuk: