2013/04/25

ARABA EUSKARAZ

Prest dago Amurrion ospatuko den "Araba Euskaraz" jaiaren kanta.
Ea gustatzen zaizuen ...


2013/04/23

LIBURUAREN EGUNA

Zergatik ospatzen da Liburuaren eguna? Gaur, Liburuaren eguna ospatzen da hainbat lekutan. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen apirilaren 23a liburuaren nazioarteko egun gisa. Beraz, nahiko ospakizun berria da. Zergatik aukeratu zen egun hori? Zenbait arrazoi daude horretarako, nagusienak aipatuko ditut: alde batetik egun horretan bi idazle famatu hil zirelako: Shakespeare eta Cervantes. Biak ala biak, antza denez, egun berean eta urte berean hil ziren, 1616.ean alegia. Kontua da, sasoi hartan Espainia eta Ingalaterrako egutegiak desberdinak zirela, batean gregoriarra zen, eta besteanjuliarra. Bi egutegiak ez datoz guztiz bat, eta beraz, Shakespeare egun bat arinago hil zen Cervantes baino. Baina, tira, hori oso garrantzitsua da? Bestalde, Espainian 1930. urtetik Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen zen. Hasiera batean Bartzelona inguruan errotu zen Liburu Egunaren ospakizuna. Urteak aurrera joan ahala, ohitura Katalunia osotik zabaldu zen, ohikoa bihurtuz elkar maite zuten pertsonek larrosak eta liburuak elkartrukatzea. Horregatik maiz liburuaren egunaren sinbolo gisa larrosa erabiltzen da. Katalanek beraz, gaurko egunez, bi ospakizun dituzte: batetik, liburuaren eguna, eta bestetik, “Diada de Sant Jordi”, hau da, katalan nazioaren eguna. Sant Jordi, Saint George, San Jorge, edota euskaraz galdutako Done Jurgi, dragoia hil zuen erromatar soldadu kristaua izan zen, eta zenbait herrialdetako patroia da, besteak beste, Kataluniakoa eta Ingalaterrakoa.